XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MACB.- Bai, gizontzat agiri zarie izendegian, eiza-txakur, erbi-txakur, naste-txakur, txakur ule-leun-luze, txakur usikari, altzo-txakur, eta txakurotsoak guztiak txakurrizena daroenez; izendegi arduratsu ta zeatzak ba-dirautsu zein dan bizkor, zein astiro ibilteko, zein zur, zein etxe-txakur; berezko esku-zabalak emoniko emoiaren bidez berezten da bakotxa; bakotxari bere zertxoa eraasten yako guztitarikoentzat dan izenaz ganera.

Olantxe da gizonakazkoa be.

Zeuok esan orain gizonen izendegi zeatzean gorengo malletan, ala berengoetan zagozen, eta zuon arerioarenak egin dau, zuon biotzetan iminiko dodan egikizuna irabazten dozuez orregaz, guk geuk be, a bizi daño osasun txarra daroagunok, a ilazkero sekulakoa geunkake-ta.

II ERAL.- Yaun, munduagandik artu dodazan zartada ta ukabilkadak asarre gorria emon dauste-ta, emen nozu egin dagidanek ardurarik emoten ez daustan au, bein munduari berea ta erdiaak emonazkero.

I ERAL.- Neu nozu beste bat; aspertuta nago zori txarraren zori txarrez; tatarrez erabili nau zoriak-eta, gerturik nagotsu bizitza onetan zirti-zarta yokatuteko, bizitza au obatu, edo beroni atzena emoteko.

MACB.- Biok dakizue Bankuo izan dala zuon arerioa.

ERALE BIAK.- Egi utsa, ene yaun.

MACB.- Nire be ba-da, ta luzaro be luzaro izan be, nire bizitzako une oro nik biziaren urren dodanaren aurka ekin eta ekin daragola-ta.

Arpegi emonda kenduko neunke nik a begien aurretik, eta nire guramenari agindu be bai ori ederretsi dagiala, baña olangorik ez dot egin bear arenak eta nireak, bionak diran adiskide batzukaitik.

Ez dot galdu bear nik arein maitasuna ta bai negar egin neuk ilten dodanagaitik; au dalata nabil zuon laguntzearen billa; lagunabarren begietatik estali ta ostondu egiten dot arazo au ainbat zegaiti astundaitik.

II ERAL.- Yaun, beteko dogu zure agindua.

I ERAL.- Baita gure biziak zertuta be...

MACB.- Argi dagi zuon adoreak zuok-zear.

Geienez be ordubete-barru iragarriko dautsuet non yarri; iragarriko dautsuet egin-eginean zein tertziotan egin zuon egitekoa; arrats onetan egin bear da egiteko ori, ez bakaldegian bertan, irrintxoago baño; beti uste izan dot eragozpenik ez dodala bear nire bidean; a (Bankuo) baztartuta, ez itxi ezetariko ostoporik, (...).